Lehen faseko azken jardunaldia eta gibelatutako partidak jokatuta, erabakita gelditu dira paxaka txapelketako finalerdiak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 25a, 20:00
Paxaka txapelketako finalerdiak igande arratsaldean jokatuk odituzte Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Malerrekako bi laukoteak ilbeltzaren 31n Iruritan jokatuko diren finalaurrekoetatik kanpo gelditu dira

 Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako bosgarren jardunaldia, lehen faseko azkena igandean jokatu zuten Iruritako Aranabian. Bezperan, lehen jardunalditik jokatu gabe gelditutako partida ere jokatu zenez, asteburuan erabaki dira ilbeltzaren 31ko finalerdietako protagonistak. Oiz eta Doneztebeko laukoteak kanpoan gelditu dira, hortaz, baztandarren artean egonen da aurten ere txapela.


Lehen jardunaldik gibelatutako partida larunbatean

  • Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita), 4; Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan Mari Maia (Elizondo), 9

Bosgarren jardunaldiko emaitzak

  • Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu), 9; Jon Apeztegia – Iban Santesteban - Mikel Telletxea (Doneztebe), 4
  • Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita), 6;  Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita), 9
  • Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan Mari Maia (Elizondo), 9; Ioritz Zelaieta - Laurendi Zelaieta - Iker Bereau (Oiz), 5

Lehen faseko sailkapena

 

JOK.

IRA.

GAL.

J. ALD

J. KO

PUNT

1. G. Urtasun - E. Prim – J. Mª Maia

5

4

1

44

26

13

2. O. Urrutia–A. Alunda–M. Sagaseta

5

3

2

41

35

10

3. M. Iriogien–M. Mindegia–K. Itoitz

5

3

2

38

33

9

4. X.Barberena – G.Etxenike – M.A. Iñarrea

5

3

2

34

30

8

5. I. Zelaieta–L. Zelaieta –U. Zelaieta

5

2

3

32

39

4

6.J. Apeztegia–R.Etxebeste–M.Telletxea

5

0

5

19

45

1

 

Finalerdiak ilbeltzaren 31n

Gauzak honela, ilbeltzaren 31n, igandean jokatuko dituzte finalerdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan, lehen faseko sailkapenean lehenbizikoa izan den laukotea laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren kontra.

Igandean 17:00etan

Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan Mari Maia (Elizondo); Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita)

Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita);  Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun