Elizondoko San Anton eguneko aratxea Javier Pinari egokitu zaio

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 25a, 12:00
Esarte harategiko Javier Pina lehen sariko txartela erakusten. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzaren alde Elizondon egiten den San Anton eguneko zozketako lehenbiziko bi sarien jabeak agertu dira dagoeneko. Lehenbiziko saria, aratxea, Esarte harategian saldua, bertako nagusiak Javier Pinak (argazkian) erosi zuen; bigarren saria, berriz, zerri eder bat, adinekoen egoitzako langileei egokitu zaie. Bi bildotsen (4841) eta magraren (4403) saridunak agertzea falta da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun