Giltxaurdin denboraldiko lehen garaipena lortu du Baztan futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko urt. 25a, 09:00
Baztan futbol talde nagusiak denboraldi honetan lehen aldiz etxean irabaztea lortu zuen larunbatean. Argazkia: Juan Mari Ondikol

2-0 irabazi zion larunbatean Fontellas taldeari.

Duela bi asteko elurtearengatik mugitzeko arazoak izan zitezkeela eta gibelera utzitako partida jokatu dute Baztan futbol talde nagusiak eta Fontellasek larunbat arratsaldean Giltxaurdin. Aspaldian garaipena garesti zegoen Baztango taldearentzat eta denboraldi honetan ez zuten garaipenik lortu etxean. Hori aldatu zen larunbatean, 2-0 nagusitu baitziren baztandarrak.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

Baztan 2 (Unai Astiz eta Iñigo Dendarieta) – CD Fontellas 0

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun