Kirikoketa, txalaparta eta mutil dantza ikastaroak prestatu dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 25a, 07:00
Txalaparta ikastaroa Arizkungo Gamioxarrean izanen da. Argazkia: Kazeta.eus.

Baztandarra dantza eskolaren eskutik, mutil dantza erakusten ikasteko eta mutil dantzak ikasteko aukera ere izanen dute.

Urte hasierarekin batera, negurako ikastaroak prest dituzte Baztanen. 

Kirikoketa eta txalaparta ikastaroa

Baztango kirikoketa-txalaparta eskolak antolatuta, zazpi urtetik goitiko haurrek eta helduek bi arlo horietako jakintzak eskuratu ahal izanen dituzte. Arizkungo Gamioxarrea etxean hasiberriendako eta maila ertaina dutenendako saioak emanen dituzte eta guztira 12 orduko ikastaroak izanen dira. Parte-hartzaileak astearte eta ortzegun arratsaldetan bilduko dira, 16:00etatik goiti.

Mutil dantza erakusteko eta ikasteko prestakuntza

Baztandarra dantza eskolak emanen dituen saioetan, mutil dantzak erakusten trebatu nahi dutenek edo mutil dantzak ikasi nahi dituztenek ere izanen dute aukerarik. Dantza-erakusleendako ikastaroa ortzirale arratsaldeetan eta larunbat goizetan izanen da, 19:00etan eta 11:00etan hurrenez hurren. 20 orduko prestakuntza saiootan interesa dutenek lehenbailehen jakinarazi beharko dute parte-hartzaile kopurua mugatua izanen baita. Dantzatzen ikasteko, berriz, ortzegunetan bilduko dira, 19:00etan. 

Informazio gehiago eta  izen-ematea

Ikastaro horiei buruzko informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko 676 20 44 30 telefonora deitu behar dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun