Elurrarengatik gibelatutako partida jokatuko du Baztan futbol talde nagusiak larunbatean Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 22a, 08:00

Berriz ere Giltxaurdin jokatuko du partida Baztan futbol talde nagusiak.

Fontellas taldearen kontra jokatuko du 16:00etan

Duela bi asteko elurtearengatik mugitzeko arazoak izan zitezkeela eta gibelera utzitako partida jokatuko dute Baztan futbol talde nagusiak eta Fontellasek ilbeltzaren 23an, larunbatean 16:00etan Giltxaurdin. Aspaldian garaipena garesti dago Baztango taldearentzat eta zaleen aitzinean irabazten saiatuko dira Igotz Garderen mutilak.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

Baztan – CD Fontellas, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun