Maitane Maritorenak 'Aniz 11 etxe, 11 labe, 22 zetabe, bata bertzearen behartu gabe' lana aurkeztuko du ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 27a, 07:00

Aniz herria ardatz hartuz, lan mardula egin du Maitane Maritorenak. Herriarengandik jasotakoa herritarrengana ailegatzeko, ortziralean, ilbeltzaren 29an, 19:00etan, Arizkunenean egindako lana aurkeztuko du.

Ordu aunitzetako bilketa eta bilaketa egin du Maitane Maritorena aniztarrak «Aniz zena eta gaur egun denaren lagin ttipi bat» osatzeko. 

Bilketa eta bilaketa lana
Dokumentu zaharrei dagokionez, Alejandro Izkoren lanetik bildu ditu. Horiez gain, Maite Lakarrek utzitako Baztan solasean liburuan ageri diren herritarren lekukotasunak eta ahozko lekukotzak izan ditu ardatz, «gehienak amarengandik jasoak». Hitzak irudiz hornitu ditu, «oroimen kolektiboa eraikitzeko inportanteak» direlakoan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun