Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 20a, 19:00
Azken txanpan sartuko da paxaka txapelketa.

Datorren igandean jokatuko dute bosgarrena, lehen faseko azkena eta finalerdietako protagonistak jakinen dira

Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Datorren igandean lehen faseko hondarreko jardunaldia jokatuko dute eta finalerdietako lau hirukote protagonistak zein izanen diren jakinen da.

Igandeko emaitzak

Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu), 5; Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan Mari Maia (Elizondo), 9

Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita), 9; Jon Apeztegia – Iban Santesteban - Mikel Telletxea (Doneztebe), 5

Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita), 9; Ioritz Zelaieta - Laurendi Zelaieta - Iker Bereau (Oiz), 5

 

Bosgarren jardunaldia igandean

Bosgarren jardunaldia, lehen faseko azkena igandean jokatuko dute Iruritan eta bertan erabakiko dira ilbeltzaren 31ko finalerdietako protagonistak. Doneztebeko taldeak jokatu dituen lau partidak galduak ditu eta ezinezkoa du finalerdietan sartzea. Oizkoak bi irabaziak dituen arren, zail izanen du. Itxura batean, baztandarrek jokatuko dituzte finalerdiak, baina aipatu bezala, igandeko jardunaldiaren ondotik ikusiko da. Finala otsailaren 6an jokatzekoa da.

Igandean 16:00etan

Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu); Jon Apeztegia – Iban Santesteban - Mikel Telletxea (Doneztebe),

Igandean 17:00etan

Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita);  Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita)

Igandean 18:00etan

Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan Mari Maia (Elizondo); Ioritz Zelaieta - Laurendi Zelaieta - Iker Bereau (Oiz)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun