Izan ere, Baztan Kantuz egitasmoaren urteko lehendabiziko hitzordua izanen dute. Eguerdian, 12:00etan, plazatik abiatuta herrian barna, karrikaz karrika, ibiliko dira ordubetez.
Nahi dutenek Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolaturiko deialdiarekin bat egin dezake. Izan ere, antolatzaileek gonbidapena luzatu eta parte hartzera animatzeko deia egina dute.