'Ombuaren itzala' zinema proiektua aurkeztuko dute urtarrilaren 22an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 20a, 08:00
Patxi Bisquert aktorea. Argazkia: IƱaki Porto.

Auzolan proiektuaren aurkezpenak Lesakan, Beran eta Donezteben egin ondotik, urtarrilaren 22an, 19:00etan, Arizkuneneko sabaian izanen dute eskualdeko azken hitzordua.

Ombuaren itzala proiektuaren bitartez Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza eta obra pantaila handira eraman nahi du Eguzki Art zinema ekoiztetxeak. Filmak Ombuaren itzala izena du, eta Patxi Bisquert aktore zizurkildarra da proiektuaren sustatzaile nagusia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun