Ikusi hemen Elizondoko San Anton Eguneko zozketaren zenbaki sarituak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 18a, 11:00

Ezohikoa izan da aurtengo San Anton Eguna, baina baztandarrek egin diote keinurik. Urtero bezala, Balleko Etxeak Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxearen alde zozketa egin zuen eta honakoak izan ziren sarituak: 2469 Aretzea (Esarte harategian saldua); 2483 Txerria (hau ere seguruenik Esarten saldua), 4841 Bi bildots (Quevedo ferreterian saldua); eta 4403 Magra (Roberto Goñi harategian saldua).

Aurten, egoerak hala behartuta, zenbaki saridunak ateratzeko ardura ez zen ikastetxeetako ikasleen esku izan. Haien ordez, Zahar Etxeko bi langilek, Itziar Cordobak eta Marisa Garmendiak; Ana Larruy Baztango kultur teknikariak eta Juan Kruz Iriarte zinegotziak atera zituzten zenbaki saridunak. Baztan-Zoparik eta bertsolaririk ere ez zen izan, baina Baztango Xulubitariek alaitu zituzten karrikak beraien doinuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun