Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako saioan segundo bakarrarengatik gailendu dira Zigako Joxean Etxeberria eta Otaegi

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 18a, 19:00
Aizarnako herri kirol jaialdian parte hartu zuten kirolari guztiak.

Igandean Aizarnan jokatutako jardunaldian Zaldua eta Elorriaga II.arekin lehia estua izan zuten

XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute urtarrilaren 17an, igande eguerdian Aizarnan (Gipuzkoa). Zigako Joxean Etxeberria izan da eskualdeko ordezkari bakarra, Zizurkilgo Unai Otaegirekin bikote eginez eta segundo bakarrarengatik bada ere, nagusi izan dira.

Azken proba luzera Zaldua eta Elorriaga II.a baino bederatzi segundo gehiagorekin ailegatu baldin baziren ere, 60 ontzako sei enborrak mozteko hamar segundo guttiago behar izan zituzten. Azkenean, Etxeberriak eta Otaegik 22 minutu eta 9 segundo behar izan zituzten lan guztia burutzeko eta Zalduak eta Elorriaga II.ak 22 minutu eta 10 segundo. Luis Txapartegi eta Kepa Peñagarikano hirugarren izan ziren (24:31).

Joxean Etxeberria zigatarra lanean Aizarnan.

 

Harri-jasotzen Urra nagusi

Urrezko Harri-jasotze txapelketa-Zortzi Arroako Hiru Harri txapelketan Mikel Lopetegi Urra zarauztarra izan zen onena hiru harriekin eta denera 72 jasoaldi egin zituen. Irurtzungo Jon Irañetak 60 jasoaldi egin zituen eta Aizarnako Jagoba Otaegik 58 jasoaldi.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun