Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan ariko da Zigako Joxean Etxeberria igandean Aizarnan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 15a, 09:00
Joxean Etxeberria zigatarrak Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan parte hartuko du.

Unai Otaegi zizurkildarrarekin bikote eginez, Txapartegi-Peñagarikano eta Zaldua-Elorriaga II.a izanen ditu arerio

XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 17an, igandean 12:00etan Aizarnan (Gipuzkoa). Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko ordezkari bakarra, Zizurkilgo Unai Otaegirekin bikote eginez. Luis Txapartegi (Aizarna)-Kepa Peñagarikano (Azpeitia), Xabier Zaldua (Zumarraga)-Julen Aranberri Elorriaga II.a izanen dituzte arerio.

Unai Otaegi zizurkildarrarekin bikote eginez, Txapartegi-Peñagarikano eta Zaldua-Elorriaga II.a izanen ditu arerio

XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 17an, igandean 12:00etan Aizarnan (Gipuzkoa). Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko ordezkari bakarra, Zizurkilgo Unai Otaegirekin bikote eginez.

Luis Txapartegi (Aizarna)-Kepa Peñagarikano (Azpeitia), Xabier Zaldua (Zumarraga)-Julen Aranberri Elorriaga II.a izanen dituzte arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun