Baztango Euskara Batzordeak bilkura irekia eginen du asteartean

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 14a, 14:00
2020an Baztanen Euskararen eguna ospatu zuten.

Asteartean, ilbeltzaren 19an, 17:00etan egina dute hitzordua Baztango udaletxean. Bilera irekia izanen denez, nahi dutenek joateko aukera izanen dute baina behar diren neurriak hartu ahal izateko aitzinetik izena emateko eskatu dute.

Segurtasun neurriak kontuan hartuz ezin izanen dira sei lagun baino gehiago bildu. Hortaz, bertaratu nahi dutenek honen berri ematea hagitz garrantzitsua izanen da. Sei lagunek baino gehiagok bertaratu nahi badute, bilkura mistoa egitea erabaki dute, presentziala eta telematikoa uztartuz: batzuk udaletxeko batzar aretoan elkartuko lirateke eta bertze batzuk, on-line.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun