'Irabazi' antzezlana ikusgai izanen da Iruritan ilbeltzaren 17an

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 15a, 07:00
Jon Plazaolak irabazteari edo galtzeari buruzko hausnarketarako tartea eskainiko du.

Emanaldia Damaso Gizarte Bilgunean 19:00etan izanen da eta ikusleek gonbidapenak 18:30etik aitzinera jaso ahal izanen dituzte.

Baztango Kultura Batzordeak antolatuta, Jon Apaloaza protagonista duen Irabazi antzezlana ikusteko aukera izanen da urtarrilaren 17an, igandean, Iruritan. Nafarroako Gobernuko Artea eta Kultura egitasmoaren barne antolaturiko hitzordua 19:00etan izanen da. Edukiera mugatua izanen denez, bertaratu nahi dutenek gonbidapena beharko dute (18:30etik aitzinera banatuko dituzte).

Sinopsia

Galtzeari edo irabazteari buruzko hausnarketa egiten duen lana da. «Garrantzitsuena parte hartzea da». Gizarte lehiakor, krudel eta mesfidati batean, jendea prest dago gainontzekoak zapaltzeko bertzeen gainetik gelditze horrekin, edo hala diote Irabazi lanean. Felix protagonistak ez daki zer den bere bizitzan deus irabaztea. Bere erosotasun-eremua aurkitu du ez gibelera ez aitzinera daraman egoera horretan. Baina gau horretan dena aldatuko da, Felixek sari bat jasoko du. «Bizitzak erakutsi digu galtzen, baina, ba al dakigu irabazten?» galderaz hausnartzera bideratuko dituzte ikusleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun