'Musikoterapia haurdunaldian' tailerra eskainiko dute ortziraletan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 12a, 14:00
Tailerra bizi dugun egoerara egokituz gauzatuko da, higiene eta babes neurri zorrotzak betez.

Izen-ematea haizealoira@gmail.com helbidera idatziz edo 655 74 76 95 telefonora deituz egin daiteke eta epea urtarrilaren 14an bukatzen da.

Haizea Loiraren eskutik urtarrilaren 15etik martxoaren 12ra ortziralero 10:00etatik 11:30era Arizkuneneko dantza gelan Musikoterapia haurdunaldian tailerra eskainiko da.

Tailer honetan, haurdunaldiaren bizipena osotasun batean eta era kontzienteago batean bizitzea bultzatzen da, arlo fisikoari, psikologikoari, emozionalari, sozialari eta espiritualari arreta eskainiz. Helburu nagusiak amaren ongizatea handitzea, haurraren garapenean laguntzea eta bien arteko lotura sendotzea dira, beti ere musika tresna gisa baliatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun