Bertan behera gelditu da Baztan eta Fontellas futbol taldeen arteko partida

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 11a, 09:00
Itxura hau zuen Giltxaurdi futbol zelaiak, elurraren arrastorik gabe. Argazkia: Baztan FT

Elizondon ez zen elurrik larunbat arratsaldean, baina «kanpoko taldearen mugikortasun arazoengatik» hartu zuen erabakia Nafarroako Futbol Federazioak

 

Baztanek eta Fontellasek larunbat arratsaldean Elizondoko Giltxaurdin jokatu behar zuten futbol partida bertan behera uztea erabaki zuen Nafarroako Futbol Federazioak. Tenore horretan ez zen elurrik Elizondon (argazkian ageri denez), baina kanpoko taldearen mugikortasun arazoengatik hartu zuen erabakia federazioak. Oraindik ez dakite noiz izanen duten partida hau jokatzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun