Baztan futbol talde nagusiak CD Fontellas hartuko du larunbatean Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 8a, 09:00
Joan den igandean bezala, larunbat honetan ere Giltxaurdira sartzeko aukera izanen dute futbolzaleek.

Bi taldeek hamaikana puntu dituzte eta zaleek Elizondoko zelaira sartzeko aukera izanen dute, segurtasun neurriak betez

 Giltxaurdi futbol zelaiak urte berriko bigarren partida hartuko du larunbatean. Baztan futbol talde nagusiak CD Fontellasen taldearen kontra jokatuko du, 16:00etan. Joan den igandean bezala, zaleek taldea animatzera zelaira sartzeko aukera izanen dute, beti ere segurtasun neurriak betez. Ea oraingoan garaipenerako lagungarri suertatzen diren beraien animoak. Izan ere, bi taldeek hamaikana punturekin daude sailkapenean.


FUTBOLA

Hirugarren mailan

Baztan – CD Fontellas, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun