Oronoz-Mugairiko mediku-kontsultategi berritua inauguratu dute ilbeltzaren 4an

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 4a, 18:00

Lanak Cobasak egin ditu eta 296.712,01 euroko kostua izan du, obraren erredakzioa eta zuzendaritza Lino Plaza arkitektura bulegoak egin du, 10.285 eurotan eta Baztango Udalak lurra erosi behar izan du 9.879,48 eurotan.

Oronoz-Mugairiko mediku kontsultategia handitzeko lanak egin dituzte azkeneko hilabeteetan, N-121-A errepidean gertatzen diren larrialdiak artatzeko toki garrantzitsua baita. Baztango Udalak egin ditu lanak, eta horretarako Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du, %100ekoa. Gaur goizean inauguratu dute berritutako egoitza, eta han izan dira Osasunbideko ordezkariak, Jesus Barace; Baztango udaleko eta Oronoz-Mugairiko agintariak eta osasungintzako langileak.

Egindako lanekin Oronoz-Mugairiko mediku kontsultategia berritu eta handitu da, larrialdiko zerbitzuetako langileendako egonlekua sortu eta larrialdietako artatze-gela ere eraiki dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun