Urteko lehen partida galdu egin du Baztan futbol talde nagusiak Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 4a, 14:00
Denboraldi honetan lehen aldiz sartu ziren ikusleak Giltxaurdin, baina Baztan futbol talde nagusiak ezin izan zuen garaipenik lortu. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Denboraldi honetan lehen aldiz ikusleek sartzeko aukera izan zuten, baina 2-3 galdu zuen Cirboneroren kontra

Igande arratsaldean jokatu zuen 2021 urteko lehen partida Baztan futbol talde nagusiak Giltxaurdi futbol zelaian. Denboraldi honetan lehen aldiz zaleek taldea animatzera zelaira sartzeko aukera izan zuten. Segurtasun neurriak betez, ehun bat ikusle sartu ziren Elizondoko zelaira, baina beraien sustengua ez zen aski izan garaipena lortzeko.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan 2 (Luis Mari Iturriria eta Mikel Azpiroz) – Cirbonero 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun