Abiatu da XXI. Paxaka txapelketa Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 4a, 10:00
Sei hirukote hasiak dira lehian paxaka txapelketaren hogeitabatgarren edizioan.

Sei hirukote hasi dira lehian eta igandean jokatutako lehen jardunaldiaren ondotik, Errege egunean jokatuko dute bigarrena

Sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako paxaka txapelketaren 21. edizioan. Oiztik eta Doneztebetik hirukote bana plazaratu dute eta Baztango pilotariak nahasiak izanen dituzte bertze lau taldeek. Lehen jardunaldiko hiru partidetatik bi jokatu dituzte Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehen fasearen ondotik, lau lehenbizikoek finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 31n eta finala otsailaren 6an izanen da.

Lehen jardunaldiko emaitzak

Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu), 9;  Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita), 8.

Ioritz Zelaieta - Laurendi Zelaieta - Iker Bereau (Oiz), 9; Jon Apeztegia - Mikel Telletxea – I. Santesteban (Doneztebe), 6.

Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita); Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan M. Maia (Elizondo), gibeleratua. Ez dakite noiz jokatuko den.

 

Errege egunean bigarren jardunaldia, igandean hirugarrena

Hasi bada hasi, abiadura handian jokatuko dituzte hurrengo  bi jardunaldiak ere. Bigarrena, urtarrilaren 6an, asteazken arratsaldean izanen da:

16:00etan

Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu); Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita)

17:00etan

Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz) - Mikel Sagaseta (Irurita); Ioritz Zelaieta - Laurendi Zelaieta - Iker Bereau (Oiz)

18:00etan

Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan M. Maia (Elizondo); Jon Apeztegia - Ramontxo Etxebeste - Mikel Telletxea (Doneztebe)

 

Hirugarren jardunaldia urtarrilaren 10ean, igande arratsaldean jokatuko dute.

16:00etan

Manu Irigoien (Erratzu) - Mikel Mindegia (Arraioz) - Kaiet Itoitz (Erratzu); Ioritz Zelaieta - Laurendi Zelaieta - Iker Bereau (Oiz)

17:00etan

Oskar Urrutia (Irurita) - Aritz Alunda (Arraioz); Gorka Urtasun (Irurita) - Egoitz Prim (Irurita) - Juan M. Maia (Elizondo)

18:00etan

Xabi Barberena - Guillermo Etxenike - Miguel Angel Iñarrea (Irurita); Jon Apeztegia - Ramontxo Etxebeste - Mikel Telletxea (Doneztebe)

 
What do you want to do ?
New mail

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun