Batzarra eginen dute Elizondon ilbeltzaren 6an

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 5a, 09:00

2020ko ilbeltzean egin zen batzarreko argazkia. Argazkia: Ondikol.

Ilbeltzaren 6an batzarra eginen du Elizondoko Herriak. Arizkunenean elkartuko dira 12:00etan eta lau puntuko gai ordena izanen dute mahai gainean. Tartean, 2021-2022 biurtekoan Alkate-juratu lanetan aritzeko hautagaien aurkezpenari buruz arituko dira.

Aitzineko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena eginen dute lehendabizi, hala erabakitzen bada. Bigarrenik, 2020 urteko kontuak aurkeztu eta aztertuko dira. 

Hirugarren puntuan 2021-2022 biurtekoan Alkate-juratu lanetan aritzeko hautagaien aurkezpena eginen dute. Batzarra akitzeko galde-eskeen tartea izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun