Mandarrak bete dituzte Urtats egunean Anizen

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 4a, 20:00

Osasun egoerak eskatzen dituen arauak errespetatuz, ilbeltzaren 1ean etxez etxe urtetxak biltzen ibili ziren Anizko haurrak.

Etxeko larrainean urte berri-berri, zer dakarrazu berri kantuaren estrofa guztiak kantatu ondotik, etxekoandre edo etxeko gizonak urtetxak bota eta haurrek soinean zeramaten mandarra ederki bete zuten. Horrelaxe ibili ziren bi ordu inguru,  etxe guztietan kantatuz eta mandarra betez. Argazkiak: Maitane Maritorena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun