Istorio laburra da Erraldoiaren istorioa, lo egiteko eta aldi berean, oinarri sozialekoa, bertzeak bertze, berdintasuna, esker ona, lankidetza eta laguntza bezalako balioak transmititzen dituena.
Izaskun Gutiérrez Arruabarrena eta Juan Angel Perotxena egileak Elizondoko plazan izan ziren larunbat eguerdian
Izaskun Gutiérrez Arruabarrena eta Juan Angel Perotxena elizondarrek Erraldoiaren istorioa ipuin-liburua eman dute argitara eta urtarrilaren 2an, larunbat eguerdian egin zuten aurkezpena Elizondoko plazan. Saltzen, sinatzen eta ipuina kontatzen aritu ziren.
Istorio laburra da Erraldoiaren istorioa, lo egiteko eta aldi berean, oinarri sozialekoa, bertzeak bertze, berdintasuna, esker ona, lankidetza eta laguntza bezalako balioak transmititzen dituena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.