Belate eta Saioa inguruetan aparkatutako autoetan lapurretak salatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 3a, 12:45

Elurrarekin gozatu bidenabar mendian bueltaxka bat emateko asmoarekin jende ugari elkartu da asteburu osoan Belate eta Saioa inguruetan. Eta, ageri denez, lapurrek ederki baliatu dute aukera. Foruzaingoak jakitera eman duenez, hainbat salaketa tramitatu dituzte egunotan. «Inguru horretan ez da lehen aldia lapurretak egiten direla» diote. Arriskua murrizteko, «ibilgailua eremu irekian aparkatzea» aholkatzen dute «urrundik aisa ikusten ahal den tokian, eta agerian deus utzi gabe».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun