Kargodun izateko hautagaien aurkezpenerako batzarra Errege Egunean eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 31a, 14:00
Azken hamabi urteotan lanean aritu den lan-taldeak erreleboa bilatzen du Elizondoko herriko etxean.

Hasiera batean urtarrilaren 3an egitekoa bazen ere, ohiko batzarrean landuko dute

Hasiera batean, Elizondoko herriko alkate eta kargodun izateko hautagaien aurkezpenerako batzarra urtarrilaren 3an egitekoa zen, baina igandean egin beharrean, puntu hau kontu-emateen ohiko batzarrarekin batera landuko dute urtarrilaren 6an, Errege Egunean.

Hurrengo bi urteetan lekukoa hartzeko herriko alkate eta kargodun talderik baldin badago, 688 65 71 66 telefonora deitu edo orain arteko lan-taldearengana hurbil daiteke. Izenik baldin bada, urtarrilaren 6ko batzarrean publiko eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun