'Hil ala Beltz' bideoa zintzilikatu dute Euskal Nobela Beltzaren Astearen antolatzaileek

Ttipi-Ttapa 2020ko abenduaren 30a

(H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren antolatzaileek aditzera eman dutenez «oraindik ez dakigu zer, ez noiz, ezta nola ere, baina eginen dugu zerbait». Ilbeltzean deus antolatu ez badute ere, «urtean barna zerbait egitea erabaki dugu, kulturari eta literaturari bere tokia emanez». Egoera honen berri emateko honako bideo hau zintzilikatu dute sare sozialetan eta «zerbait jakin bezain fite, gure berri izanen duzue» iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun