Antolatzaileek aditzera eman dutenez «oraindik ez dakigu zer, ez noiz, ezta nola ere, baina eginen dugu zerbait». Ilbeltzean deus antolatuko ez badute ere, «urtean barrena zerbait egitea erabaki dugu, kulturari eta literaturari bere tokia emanez». Egoera honen berri emateko honako bideo hau zabaldu dute sare sozialetan eta «zerbait jakin bezain fite, gure berri izanen duzue» iragarri dute.