Mari Domingiren bisita izan zuten Lekarozen abenduaren 22an

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 28a, 16:00

Su-artifizialak ere bota zituzten eta gabon gauean Olentzerorekin batera etorri zen

Abenduaren 22an Mari Domingiren bisita izan zuten Lekarozen. Legate aldetik jautsi eta zaldi eta xaretoarekin sorpresez betea etorri zen lekaroztarrengana. Herritarren eskutitzak hartuta, txokolatada eta su artifizialekin heldu den urte artio agurtu zen, baina gabon gauean herriko etxeak ere bisitatu zituen Olentzerorekin batera. «Eskermile Mari Domingi eta helduen urte artio!!!». Argazkiak: Ainhoa Astiz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun