Baztanen egin duten jostailu bilketa solidarioa «arras arrakastatsua» izan dela azpimarratu du Gizarte Zerbitzuak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 23a, 19:00

Jostailu bilketan herritarrek aldetik izan den parte-hartzea eta elkartasuna eskertu nahi izan ditu Gizarte Zerbitzuko lantaldeak.

Egoera ekonomiko zaurgarrian dauden familiak laguntzeko jostailu bilketa solidarioa egin zuen Baztango Gizarte Zerbitzuak abenduaren 14tik abenduaren 18ra. Herritar anitzek erantzun zioten deiari eta, Iratxe Perez hezitzaileak adierazi duenez, «guztiz arrakastatsua izan da. Jende aunitzek ekarri ditu jostailuak, egoera hagitz onean gainera». Jostailuak eta objektuak desinfektatu ondotik, Arizkunenean bildu dituzte eta dagoeneko prest daude heldu den astelehenean, egoera ekonomiko zaurgarrian dauden 40 familia ingururen artean banatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun