Urteko azken partidan garaipena lortu du Baztan futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 21a, 08:00
Garaipenarekin akitu du urtea Baztan futbol talde nagusiak.

Lehen minutuan egindako gol bati esker irabazi zion larunbatean CD Lourdes taldeari Tuteran

Larunbat arratsaldean jokatu zuen ligako partida Baztan futbol talde nagusiak Tuteran, hirugarren mailari dagokion hamargarren jardunaldian. Sailkapenean azkena dagoen CD Lourdes taldea izan zuten arerio eta, urteko azken partidan lehen minutuan egindako gol bati esker garaipena lortu zuten Igotz Garderen mutilek.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • CD Lourdes 0 – Baztan 1 (Unai Antton Astiz)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun