Haur Txokoa izanen dute abenduaren 28tik urtarrilaren 5era Baztanen

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 21a, 07:00

Haur Txokoa  martxan paratu ahal izateko gutxienez 10 lagun eta gehienez 20 beharko dira eta izena emateko epea abenduaren 21era arte dago zabalik.

Lanbide Eskola 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako txokoa izanen da abenduaren 28tik urtarrilaren 5era. Gaztetxoak 10:00etatik 13:00etara bilduko dira Dindaia Fundazioko begirale batekin. Haur bakoitzeko 20 euro ordaindu behar dira eta 689 03 50 78 telefonora deituz edo e.gizartehezitzailea2@baztan.eus helbidera idatziz eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun