Diru-laguntzarik handiena AEK Euskaltegiak jasoko du, zehazki, 9.800 euro jasoz; hurrengo kopuru handiena Xorroxin irratiak eta Xaloa Telebistak jasoko dute, 7.500 euro hartuko ditu komunikabide bakoitzak. Ttipi-ttapa aldizkariak 5.500 euro hartuko ditu; Etxetik plazarak 1.200 euro; Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Seaska Ikastolen Federazioak 600na euro jasoko dituzte; eta, azkenik, Kontseiluak 500 euro jasoko ditu.
Dirulaguntza hauek hizkuntza normalizazioaren plangintzaren barnean euskara sustatzeko dirulaguntzen atalean kokatzen dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!