Izaskun Gutiérrez Arruabarrena eta Juan Angel Perotxena elizondarrek Erraldoiaren istorioa ipuin-liburua eman dute argitara eta urtarrilaren 2an, larunbatean 12:00etan eginen dute aurkezpena Elizondoko plazan. «Elizondoko plazan egonen gara, saltzen, sinatzen eta ipuina kontatzen. Agertu zaitezte!», diote idazleak eta marrazkilariak.
Istorio motza da ‘Erraldoiaren istorioa’, lo egiteko eta aldi berean, oinarri sozialekoa, bertzeak bertze, berdintasuna, esker ona, lankidetza eta laguntza bezalako balioak transmititzen dituena.
Abenduaren 31tik aitzinera online erosteko aukera ere bada, www.erraldoiarenistorioa.com webgunean. Horretaz gain, egun beretik aitzinera salgai izanen da Elizondon (Axular, Fantxike, Kattalingorri-Zangue eta Nafarpress), Arizkunen (Estankoa), Erratzun (Altxuko denda), Donezteben (Kukuka haur arropa-denda), Iruñean (Chundarata eta La Valeta liburu-denda) eta Donostian (Hontza liburu-denda).