Bertako ekoizleen merkatua izanen dute larunbatean Elizondoko plazan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 18a, 16:00

Abenduaren 19an, 10:00etatik 14:00etara Elizondoko plazan bertako ekoizleen merkatua eginen dute. 

Baztango zaporeak eta artisau elkarteek larunbatean bertako ekoizleen merkatua antolatu dute 10:00etatik 14:00etara Elizondoko plazan.

Merkatuan eskualdeko ekoizleak egonen dira beraien produktuak saltzen: gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak... Merkatuak ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei nahiz lan egiteko moduari buruz lehen pertsonan hitz egin ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun