Baztanen zahar etxearen egoera ezagutzeko batzar informatiboak eginen dituzte astean zehar

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 14a, 10:00

Argazkia: Ondikol.

Zahar etxeko langileen batzordeak, Elkartasun Sareak, Pentsionisten Sareak eta Baztango Gazte Asanbladak zahar etxearen egoera ezagutzeko batzar informatikoak antolatu dituzte abenduaren 14an, 16an, 17an eta 21n Baztango hainbat herrietan.

Honela zehaztu dituzte hitzorduak:

  • Abenduaren 14an Berroetako batzar gelan, 19:00etan.
  • Abenduaren 16an Iruritako Damaso gizarte bilgunean, 19:30ean.
  • Abenduaren 17an Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan.
  • Abenduaren 21n Amaiurko batzar gelan, 19:00etan.

Batzar informatiboak borobiltzeko abenduaren 19an, 11:00etan, zahar etxea inguratuz babes ekitaldia eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun