Xabier Xubelet eta Xabernaten saioa abenduaren 20an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 17a, 09:00

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako hitzordua, ilunabarrean, 19:00etan, izanen da, Arizkunenea kultur etxean.

Xubelet eta Xabernaten eskutik kontzertua izanen da abenduaren 20an, igandean, Elizondon. Koronabirusagatik, edukiera mugatua izanen da eta musikazaleek sartu ahal izateko gonbidapena aurkeztu beharko dute. 18:00etatik aitzinera egonen dira eskuragarri eta pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi gonbidapen jaso ahal izanen ditu. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun