Arizkun Rock jaialdia sostengatzeko saskia zozkatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abenduaren 11

Arizkun Rock jaialdia sostengatzeko urtero egin ohi den saskiaren zozketa egin dute, eta 264 zenbakia izan da sariduna. Zenbakia Erratzuko Zubi Punta ostatuan saldu zen.

Saskia artikulu hauetaz hornituta dago: dron baten bidez eginiko argazkia; bi lagunentzako egonaldia; Lendakaris muertos taldeko diskoa; Concierto por el Dravet diskoa; Egurra Ta Kitto taldeko diskoa; Arikun Rockeko bi metxero eta bi eskumuturreko; bi Xorroxin botila-sagardo; Arizkun Rockeko boltsa; Altsasukoak Aske diska; Ska-P taldeko bandera; haurrendako jokoak; kortariko ardi gasna; koaderno handia; azpimarragailuak eta gailetak, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun