Sinopsia
Mari Leka eta Panpoxa ikaskideak eta lagunak eskolara hainbat haur etortzen ari direla ohartzen dira. Batzuk gurasoek ekarriak, bertzeak gerratik ihesi, adoptatuak... Lan horren bidez, egungo gizartea islatu nahi dute, kanpotik etorritako haurren egoera eta Euskal Herrian integrazioa landuz. Antzezlan musikatua da eta kantak hainbat jatorritakoak dira: Zambia, Angola, Bolivia, Sahara, Errumania... Horren bidez, haur guztien integrazioaren aldeko aldarria egin nahi dute, norberaren kulturatik abiatu eta Euskal Herriko errealitatera hurbilduz.
Izen-ematea
Edukiera mugatua izanen denez, bertaratu nahi dutenek 689 03 50 78 telefonora deituz eman dezakete izena.