Bertan Baztan elkarteak bezeroen babesa eskertzeko hiru saski zozkatuko ditu abenduaren 15ean, 22an eta 29an

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 14a, 09:00
Abenduan hiru saski zozkatuko dituzte.

Bertan Baztan elkarteak, Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, herritarren babesa eskertzeko, Eguberrietan hiru saski eder zozkatuko dituela jakinarazi du.

Bertan saltokietan egindako erosketen truk, bezeroei datuak bilduko dizkiete eta, zuzenean,  saskien zozketan sartuko dituzte.

Zozketak abenduaren 15ean, 22an eta 29an, abenduko azken hiru asteartetan, eginen dituztela iragarri dute. Hemendik aitzinera, beraz, bertan erosi, bertakoa laguntzeak saria izanen du!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun