Baztango Gazte Asanbladak abenduko azken truke azoka eginen du igandean Anizen

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 19a, 08:00

Baztango Gazte Asanbladak bigarren eskuko arropa eta objektuen truke azoka antolatu du abendurako. Ortziraletan gaztetxean bildutakoak plazaratuko dituzte, behar duenak hartzeko aukera izan dezan.

Igande honetan, abenduaren 20an, Anizko frontoian dute hitzordua. Anizko azoka izanen da azkena, Elizondon eta Erratzun egin baitziren aitzinetik. Antolatzaileetako batek kontatu duenez, «balorazio positiboa» egin dute aitzineko bi azokena. Bertzalde, koronabirusak eragindako egoeraren aitzinean, segurtasun neurri guztiak betez, hau da, maskararekin eta distantziak mantenduz, eginen dute azoka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun