Baztango Gazte Asanbladak egindako truke azokaren balorazio positiboa egin du

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 10a, 11:00

Hurrengo azoka igandean izanen dute Erratzun.

Baztango Gazte Asanblada bigarren eskuko arropak eta objektuak biltzen aritu da azken aldian. Ondotik, jendeak musu-truk emandakoa behar duenei eskuragarri paratzeko, truke azokak antolatu zituen. Joan den igandean, abenduaren 6an, egin zuen lehenbizikoa Elizondon. Antolatzaileetako batek kontatu digunez, «balorazio positiboa» egin dute, «eguraldiak lagundu ez bazuen ere, agertu zirenek gauza dezente hartu zituzten eta». Hurrengo azoka Erratzun izanen da, igandean, eta ordurako «eguraldia hobea» espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun