Fabian Barrazaren kontzertua abenduaren 13an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 10a, 20:00

Jazzmanouche izeneko ijito jazzak girotuko du Arizkunenea kultur etxea abenduaren 13an, igandean. Emanaldia 19:00etan izanen da eta gonbidapenak 18:00etatik aitzinera jaso ahal izanen dira.

Fabian Barraza Manoucheko talde bat da, Espainiako Jazzistiko panoraman finkatua dagoena. Hainbat Jazzaldi nazionaletan aritu da. Jazz manouche izeneko estiloa praktikatzen du, gipsy jazz ere deitua eta jazz modalitate honek Europa erdialdeko musika tradiziotik  edaten du. Belgikako gitarra-jotzaileak kontinente zaharraren herentzia erritmikoa eta jazz amerikarra batu ditu bere lanean. Fabian Barrazak bere hirukotearen buru gisa eskaintzen duen musika tradizionala da, baina dotorea eta hagitz freskoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun