Asteburu luzeko bi partidetan puntu bakarra lortu du Baztan futbol taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko abe. 9a, 17:00
Giltxaurdin irabazi ezinik segitzen du Baztan futbol taldeak. Larunbatean galdu egin zuen Cortesen kontra. Argazkia: Juan Mari Ondikol

CD Cortesen kontra galdu egin zuen larunbatean Giltxaurdin eta Murtxanten berdindu asteartean

Asteburu luze honetan bi partida jokatu ditu Baztan futbol talde nagusiak eta puntu bakarra eskuratu du. Larunbatean Elizondoko Giltxaurdin galdu egin zuen Cortesen kontra (1-2) eta asteartean berdindu egin zuen Murtxanten (1-2). Kontuak honela, sailkapenean dezente gibelera egin du eta hamaika taldeko multzoan zazpigarren da Baztan. Jokatu dituen zortzi partidetatik bakarra irabazi du, bortz berdindu eta bi galdu.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan 1 (Asier Lizartza) – CD Cortes 2
  • CD Murchante 1 – Baztan 1 (Unai Antton Astiz)
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun