Haurdunaldi subrogatuari buruzko ikastaroa abenduaren 9an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 8a, 11:00
Edukiera mugatua izanen da eta sartzeko maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta, haurdunaldi subrogatuari buruzko ikastaroa izanen dute abenduaren 9an, asteazkenean, Elizondon.

Oihana Etxebarrieta eta Maite Asensio kazetariek eta Josebe Iturrioz aktibista eta transfeministak emanen dute ikastaroa eta Miren Mindegiak aurkeztu du. Arizkunenea kultur etxean elkartuko dira, arratsaldean, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun