Pablo Casquero Aspaceko erabiltzaileak adierazi duenez «ibilgailu hauen bidez gure aisialdirako aukerak handitu eginen dira. Gizartearekin bertze modu batean erlazionatzea ahalbidetuko liguke, baita maila pertsonalean aberastu ere».
Ekimen honekin aniztasun funtzionala dutenek zikloturismoarekin esperientzia izatea nahi du Aspacek eta ingurumenarekin jasangarriak diren landa eremuko ekintzak bultzatu nahi ditu.
Kanpainak Baztango Udalaren eta Baztandarrak bizikleta elkartearen laguntza jaso duela adierazi dute elkartetik. Informazio gehiago www.retoaspace.org webgunean eskuragarri dago.