Dantxarineko Kantu Zaharren eguna gogoan, Hauspolariek musika taldeak kantu eder bat plazaratu du

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 3a, 14:00

Covid-19a dela eta, aurten ezin izan da Dantxarineko Kantu Zaharren Eguna ospatu. Hauspolariek taldeko Jaione Elizagoienek eta Izaskun Iparragirrek azaroko azken asteburuan Dantxarinean ospatu ohi den kantu zaharren eguna gogoan, 'Euskal Herrian euskaraz' kanta grabatu eta Facebook atarian partekatu zuten. Kantuzaleek esker onez jaso zuten bikotearen keinua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun