Haurrendako Lego tailerra eskainiko dute abenduaren 12an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 9a, 07:00
Arizkunenean dute hitzordua larunbatean 11:00etatik 12:30era.

Bortz eta hamabi urteko haurrek Lego piezak erabiliz Eguberrietako mundua sortzeko aukera izanen dute abenduaren 12an, larunbatean, izanen den ikastaroan.

Olentzero eta tankerako pertsonaiekin sormena landuko dute, metodologia librea eta eraikuntza gidatua erabiliz. Discover Bricksek emanen du ikastaroa eta 11:00etatik 12:30era bilduko dira Arizkunenean. Plazak mugatuak izanen dira eta aitzinetik izena eman ahal izanen da info@discoverbricks.es helbidera idatziz edo 636 47 99 60 edo 636 45 07 45 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun