Trikidantz taldearen bi produktu sorta zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk abenduan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 30a, 13:10

Elizondon eta Donezteben emanaldiak izanen dituzte aste honetan.

Abenduaren 11ra arte eman daiteke izena eta hilaren 14an jakinaraziko da nor den irabazlea.

Trikidantz taldeak plazaratu berri duen Bizitzaz goxatu diskoaren aurkezpena eginen du abenduaren 3an eta 4an. Ortzegunean, 18:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean dute hitzordua eta ortziralean, 17:30ean Doneztebeko zineman izanen dira (sarrerak 641 58 99 08 telefonora deituz gorde daitezke).

Diskoa ez ezik, taldearen produktuak biltzen dituen bi sorta zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk MEKNA duten harpidedunen artean. Irakurleek ERRAN.EUS atarian eman dezakete izena azaroaren 26tik abenduaren 11ra bitarte. Irabazleak abenduaren 14an jakinaraziko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun