Hasierako onespena emanda jende aitzinean ikusgai egonen dira, legezko ondorioetarako. Horren ondotik, behin betiko onartuko dira eta enpresa sortzeko ondoko pausuekin aitzinerat eginen da.
Aldi berean, enpresa sortu ahal izateko aurrekontu moldaketa onartu zuen udalak, 3.300 eurokoa; hori izanen baita enpresa berriaren hasierako kapital soziala.
Baztango Udalak jakinarazi duenez «erabakiak EH Bildu, Ezkerra eta Geroa Bairen aldeko hamar botorekin onartu ziren eta Navarra Sumaren kontrako hiru botoekin».
Bertzalde, enpresaren izena Lixura izanen da, garai batean baserrietan ehunkiak eta jantziak garbitzeko egiten zen lixibatik gelditzen zen urari erreferentzia eginik. Ur hori, bertzeren artean, zolak garbitzeko erabili zitekeen.