Tafallan bueltatuko da konpetiziora Baztan futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 27a, 08:00
Baztan futbol taldeak oraindik ez daki zer den galtzea denboraldi honetan.

Larunbat arratsaldean jokatuko du Peña Sport talde historikoaren kontra

Astebeteko atsedenaldiaren ondotik, larunbat arratsaldean jokatuko du ligako partida Baztan futbol talde nagusiak Tafallan, hirugarren mailari dagokion seigarren jardunaldian. Orain arteko bortz partidetatik bakar bat ere ez du galdu Baztanek (lau berdinketa eta garaipen bakarra) eta bide horri eusten saiatuko dira Tafallako Peña Sport talde historikoaren kontra.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Peña Sport – Baztan, larunbatean 16:00etan Tafallako San Francisco zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun